Ikuspegi humanista.


Psikoterapia humanistak  ez ditu kontuan hartzen norbanakoaren aurre pentsamenduak ezta bere iragana ere. Ikuspegi hontako hainbat psikoterapia motaren arabera pertsona bizi den minuturo dabil bere etorkizuna sortzen. Ondorioz psikoterapia humanista hauek arreta eta energia guztia jartzen dute bizitzako berehalako unean.

Psikologia humanistaren oinarrizko printzipioa ekintza terapeutikoaren bidez ematen diren aldaketak bizipen prozesu baten bitartez emango direla da. Hau “konturatze”, “erne egon” eta “ezagueraren jabetzea”ren (awareness) bitartez emango da.

Psikoterapia humanistaren barnean Gestalt Terapia azpimarratu nahi dut. Gestalt Terapia Fritz eta Laura Perlsek egindako psikoterapia eta garapen pertsonala lortzeko metodoa da. Gestalt Terapiaren oinarrizko printzipioak hauek dira:

  1. Orainean oinarritzea: terapia egoeran gaur egun (orain) eta espazioa (hemen) nabarmentzen dira.
  2. Esperientziarekiko arreta eta onartzea: "konturatze" fisiko, emozional eta mentala.
  3. Norberaren erantzunkizuna: “Konturatze” honen ardura hartzea.

Prozesu terapeutikoa hiru arlotan oinarritzen da: kontzientzia, esperientzia eta harremana. Pertsona kontzienteago izaten laguntzen dugu, hau da, bere burua hobeto ezagutzen, honela bere beharrak argi eta garbi identifika dezan eta bai terapian zein kalean esperientzia berri eta sendatzaileak bizitzeko aukera izan dezan.