formakuntza

  • Psikologian lizentziaduna 1999,
    (Donostia EHU).
  • Ikasketa Aurreratuen Diplomatura
    Psikologian, (Donostia EHU).
  • Psicología y Análisis Transaccional
    formakuntza ikastaroa, (Inst. Europeo
    de Educación Integral).
  • Gestalt Terapia formakuntza ikastaroa.
    (Psikoterapia humanista zentroa
    Bidean)
  • Zimentarri EHGEko partaide,
    (Euskal Herriko Gestalt Elkargoa)
  • “Debriefing”: Traumen ondorio
    psikopatologikoak aurrezaintzeko eta
    tratatzeko teknikak.
  • HIESaren tratamendu eta prebentzioari buruzko formakuntza eta birziklatze programa.

Nire istoriotxoa.


Kaixo, Maritxu Jiménez naiz. Nire lana terapiara datorren pertsonarekin egiten dudan harremanean oinarritzen da. Gestalt Terapiaren bidez lan egiten dut, orain eta hemen kontzeptuetan oinarritzen delarik. Beste ezaugarri garrantzitsua bat Euskeraz eta gaztelaniaz lan egiten dudala da.

Gure bulegoa

Sortzen Psikoterapia Humanista Zentroa psikologo talde bati esker jaio zen. Nire formakuntzako irakasle eta formakuntzako kideetatik hasita, eurek eman bait zidaten bidai hau egiteko eta esperientzia hau bizitzeko behar nuen maitasuna eta nerekiko konfidantza. Hazten jarraitzen lagundu ninduen erronka hartzeko nire gaitasunetan sinestu zuten lehen lagunekin jarraituz. Baita ere nire bazkideak izan ziren hoiei esker, beraiekin eman bait nituen psikoterapia zentroa eraikitzeko lehen pausuak. Eta azkenik, kideek eta lagunek eskeinitako guztia onartzeko gai izan naizelako eta esperientzia honen bidez hazten jarraitzeko izan ditudan eta ditudan gogoei esker.

Gure bulegoa

Psikoterapeuta gisa izan dudan ibilbideari buruzko laburpentxo bat.

  • 2000-

    Gasteizeko Kumon zentroan haur psikoterapiako bulegoa zuzentzen egon nintzen urte betez. Banakako psikoterapia eta ikasketetarako laguntza-taldeak Gestalt terapiaren bidez zuzendu nituen.

  • 2001-

    Osasunaren aldeko Medikuntza Elkartean psikologo eta psikoterapeuta moduan lan egiten hasi nintzen, banaka eta talde-psikoterapia lantzen nituen eta psikologo sare bat koordinatzen nuen.

  • 2004-

    Nire lehenengo bulego pribatua ireki nuen Bilbon beste bi bazkideekin. Banakako psikoterapia, bikote eta talde terapia egiten nuen.

  • 2007-

    Sortzen Psikoterapia Humanista Zentroa jaio zen. Haur eta nerabeen psikoterapian adituak diren psikologoak ere lan egiten dute.

  • Gaur

    Psikoterapeuta gisa egiten dudan lanaz gain, UEUn eta EHUn irakasle eta hezitzaile-formatzaile bezala kolaborazioak egiten ditut. Telebistan psikologian eta psikoterapian aditu moduan egindako agerraldiak (ikus “artikuluak”).