Milton Erickson: ezintasunetatik gaitasunak sortuz.


En este breve artículo simplemente se trata de exponer las ideas principales de la psicoterapia ericksoniana, así como una pequeña reflexión personal del autor acerca de lo realmente novedoso de este marco terapeutico.

"Gaztetxo nintzela goiz batez zaldi bat iritsi zen gure baserrira. Urduri eta galdurik zirudien. Birritan pentsatu gabe, zaldi gainera salto egin eta etortzeko erabilitako bidetik abiatu ginen arrapaladan. Hamabost bat kilometro egindakoan baserri batera heldu ginen. Zaldiaren jabeak galdetu zidan. «Nola jakin duzu nora etorri?» eta nik zera erantzun nion: zaldiak zekien nora etorri behar zuen, nik bakarrik bidearen barruan mantendu dut". (Milton H. Erickson).

Ezinbestekoa zen Milton H. Ericksoni buruzko idazki bat istorio batez hastea. Izan ere, Erickson izan dugu istorioak, metaforak eta pasadizoak teknika psikoterapeutiko gisa lekurik altuenera eraman dituena. Horretaz gain, hipnosiaren erabilera trebe eta paregabea izan da ere Ericksonen agian punturik ezagunena.

Baina ezer baino lehen, esan ditzagun hitz bi pertsonaren inguruan.

Milton H. Erickson 1901eko Abenduaren 5ean jaio zen Wisconsinen, Estatu Batuetako iparraldean, nekazari familia batean. Hamazazpi urte zituela poliomelitiak jo zion eta hiltzorian egon zen. Errekuperazio luze zein gogorra izan zuen. Izan ere, beré bizitza osoan osasun arazoak izan zituen, eta 1967 ezkeroztik aulki gurpildun batean geratu zen 1.980ko Martxoaren 25ean heriotza aurkitu arte.

Ericksonek Psikologian eta Midikuntzan lizentziaturak atera zituen. Urte -luzez unibertsitate irakaslea izan zen Michigan-en. 1948an, bere osasun ahulari eguraldi beroa komeni zitzaiolakoan, Arizonako Phoenix hirian finkatu zuen bere etxebizitza eta praktika psikoterapeutiko pribatua.

Ericksonek bere ezintasunetatik habileziak eta dohaiak aterarazten zituen. Poliomelitiak utzitako mugimendu trakets eta urrietatik gorputz mugimendu ez hitzezkoaren maneiaketa paregabea lortu zuen; jaiotzetik pairatzen zuen ahozko arritmiatik ahots bereziki sakona eta hipnotikoa eratu zuen. Eta modu berean nozitzen zituen hainbat eta háinbat zailtasunekin. Eta agian, Ericksonen ezaugarri berezienetako bat da bere buruarekin egiten zuena, hots, zailtasunei erabilpen egokia aurkitu eta baliagarri bihurtu, bere pazienteengan ere bultzarazten zuela. Pertsona aldatu baino gehiago bere interesa zen pertsona hori nola balia zitekeen modu kreatibo batean zailtasun horretaz.

Ericksonek ez zuen utzi eredu psikopatologiko garbirik, psikoterapian beti gertatu izan den bezala. Ericksonek utzi zituen teknika kopuru eskerga eta batez ere terapian aldaketak eragiteko zenbait makro-ikuspegi. Hauek dira benetan gizon honen ondarea, eta psikoterapiaren korronte nagusian gero eta indar gehiagoz murgiltzen ari direnak. Ikus ditzagun banan banan.

1. Terapia Laburra. Ericksoni ez zitzaion iruditzen terapia luze mantendu behar zenik. Aldaketa analisi psikodinamiko luze baten. ondorioz sortzen zela pentsatzen zenean, Ericksonek askotan zuzenean jotzen zuen sintoma zuzenketara. Gainera, gaur egun «terapia laburra»z ezagutzen duguna (Haley, Watzlawick etab.) Ericksonen eragin sakona izan zuten.

2. Familia Terapia Familia osoa terapian ikusten lehenengoetarikoa Erickson izan zen, garaian psikoterapia lan indibidualtzat jotzen zenean, psikoanalisiaren eraginez. Hala eta guztiz ere, ez zen izan Erickson puntu honetan zurruna, eta ezin daiteke esan psikoterapia ericksondarra familia terapia denik bakarrik.

3. Azentua positiboan. Ericksonentzat portaera disfuntzionala oinarri psikopatologiko gaizto baten adierazgarri bezala baino zuzenbidez erratutako portaera bezala ikusten zuen. Honela, sintomak berarentzat aldaketa sistemikoak sortarazteko puntuak ziren batez ere.

4. Aldaketaren lengoia. Erickson izan zen lehenengoetarikoa aldatzen lengoia psikoterapeutiko indikatibotik (deskripzioa eta azalpena) lengoia injuktibo batetara (ekintzara zuzendutakoa). Komunikazio kanalak (hitzak, ahots tonoa, tempoa, gorputz jarrera, etab.) erabili zituen ez analisi eta interpretaziorako, aldaketa sortarazteko baizik.

5.- Terapeuta aktiboa, paziente aktiboa. Ericksonen aburuz, terapeuta erantzunkizunak hartu behar zituen terapian, eta ez izan behatzaile soila. Berárentzat terapeutak pentsatu behar zituen hamaika bide eta modu pazientea «mugiarazteko». Ericksonek erabili zuen pazientearen inguru soziala beste inork lehenago egin ez zuen bezala.

6. Erabilpena. Ericksonek behin eta berriro azpimarratzen zuen onartu eta erabili behar zuela -pazienteek terapiara zekarrena. Erresistentzia erabili, beherakadak animatu, sintomak preskribitu izan daitezke esate baterako filosofia horren adibide batzuk.

7. Zeharkakotasuna. Maila anitzeko komunikazioan geure autoreak zuen trebezia pare gabea baimentzen zion aldaketak bultzaraztea pazientearen konszientziatik at. Zeharkako estrategiak (sujestioak, metaforak, istorioak, lan preskripzioak etab.) gogamen konszientearen mugak gainditzen zituzten eta aldaketa sotilak sortarazten zituzten pazienteen jarrera, sinismen edo ikuspegitan.

8. Elizitazioa. Ericksonen ustez gizakiok baditugú hainbat errekurtsu gure baitan ezin ditugunak erabili geure baitan ere dauzkagun ikasitako Iimitazioengatik. Bilkura terapeutikoan, esperientziazko kontestu berri bat eratzen da, zeinean pazienteek esplora dezakete beren potentzialitateak modu berri zein desberdin batean.

9. Etorkizunerako Orientazioa Orainerako egokitzea eta etorkizunerako prestatzea ziren Ericksonen fokapen puntuak izandako historiaren kontaketa baino. Frogatu zuen terapia arrakastatsua egin daitekeela haurtzaroko trauma eta gertakarietan zein dinamika intrapsikikoan aritu gabe. Ericksonek uste zuen terapiaren helburua dela etorkizuna desberdina egitea. Esan genezake beraz jarrera «teleologikoa» hartu zuela.

10. Garapenezko orientabidea Erikson izan zen lehenengo terapeuta gizakiaren garapen normalaren prozesuak eredu psikoterapeutikoan sartu zituena. Ezagutza sakona zuen sistemen

ekologiaz eta familiaren bizitza zikloaz. Jende askok ikusi zuen Erickson modu intermitente batean, familian sortzen ziren problema puntualei konponbide egokiak bideratuz.

Esan beharra dago ere, Ericksonen terapia egiteko ikuspegi orokor hauek bateragan iak dira beste psikoterapia mota desberdinekin. Konkretuagoki, hipnosi ericksondarraren hainbat planteamendu gestalterapiaren fantasia zuzendueldn harreman estua daukate. Funtsean ikuspegi desberdinetatik egindako lan beretsua izango lirateke biak.

Erickson ezagutzen denean, hau da, bere kasuistika ezagutzen denean, psikologoei suertatzen zaien lehenengo pentsamendua da «Nola liteke hau posible izatea?» edo <árakurri dudan kasu hau ezinezkoa da». Irakurketa sakonagoa egiten denean, beste galdera batzu planteiatzen dira (edo, behintzat, hori izan zen niri gertatu zitzaidana). Galderak honako hauek izan daitezke: «Egin ahal izango nuke terapiarik atzean eredu psikopatologiko konkreturik gabe Ericksonen antzera? Utzi ahal izango - nituzke psikoanalisia, kognitibismoa,-edo psikoterapia humanistaren printzipio eta «egiab>, eta soilik jokatu aurrean daukadan pertsonaren osotasunarekin? Noraino baldintzatzen nau neure mundu ikuskerak eta psikoterapiaren ulerpenak terapia egiterakoan?

Egun psikoterapian gailentzen ari da «telaiikaren> dimentsioa, eta denok bagabiltza hara eta hona teknika berriak ikasi nahian. Neure uste apalean, Ericksonen irakurketa erreflexibo batek eraman gaitzake galdeketa filosofiko edo epistemologiko batetara, teknika guztien gainetik dagoena, gure makro-ikuspegiak binmolda dezakeena eta gure eguneroko lanean edozein teknika baino eragin handiagoa izan dezakeena. Eta birmoldatuko ez balitu ere, «sinisten» duguna behintzat irmoago eta zentzudunagoki sinistuko genuke.

Eneko Sansinenea
Euskal Herriko Unibertsitateko Psikologi fakultatean Irakaslea
Dr., psikologo 
klinikoa etgestalt eta psikoterapia ericksondarrean formatua

Bibliografía

Haley, J. Terapia no convencional. Amorrortu Ed. (193•)
Zeig, J. K. Un Seminario didáctico con Milton H. Erickson. Amorrortu Eds. Buenos Aires. 1988.
Zeig, J. K. Experiencing Erickson. An introduction to the man and his work. New York: Brunner/Mazzel. 1985.
Zeig, J. K Therapeutic patterns of Ericksonen influence comunication. In J. K. Zeig (Ed.) The evolution ofPsychotherapy New York: Brunner/ Mazzel. 1987.
Rossi, E. The Collected Papers of Milton H. Erickson. (4 volúmenes). New York: Irvinton Publishers, Inc. 1980.
Rossi, E. & Erickson, M. El Hombre de Febre ro. Amon-ortu Eds. Buenos Aires, 1990.
Robles, T. Terapia cortada a medida. Un semi nario didáctico con Jeffrey K. Zeig. Instituto Milton H. Erickson de la Ciudad de México (eds.). 1991.